Landareez ariko da Jakoba Errekondo Nuarben, etzi

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 10:39

Ostiralean izango da auzoko sokatira elkartean. 21:30ean hasiko da saioa, eta landareen, zuhaitzen eta loreen inguruko azalpenak eskainiko ditu.

Nuarbeko Herri Batzordeak antolatuta, Jakoba Errekondo ingeniariak eta paisajistak hitzaldi-solasaldia eskainiko du ostiralean, auzoko sokatira egoitzan. Landareen, zuhaitzen, loreen eta gisa horretako gaien inguruko azalpenak eskainiko ditu Errekondok. Era berean, bertaratzen direnen galderak argituko ditu. 21:30ean hasiko da saioa. Euskadi Irratian kolaboratu ohi du.