Ikasberrikoak santa eskean

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 11:21

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle, irakasle eta gurasoek ere arratsaldean ospatu zuten Santa Ageda bezpera. 15:00etatik aurrera DBH 4ko ikasleak Loiola inguruan aritu ziren kantari, bertsolariekin eta trikitilariekin batera.
16:30ean ikastolako gainontzeko ikasleekin bildu ziren eta atarian abestu zuten denek batera. 19:00etan, berriz, Jose de Artetxe inguruan bildu eta kalez kale ibili ziren guraso, ikasle eta irakasleak, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.