Zirko Italiarrak sei emanaldi eskainiko ditu astelehena bitartean

Uztarria.eus 2014ko ots. 7a, 11:00

Gaur, ostirala, hasi eta astelehenera bitartean, Zirko Italiarraren ikuskizun berriaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Pailazoek, malabaristek, funanbulistek eta trapezistek eskainiko dute ikuskizuna, besteak beste. 10 eta 15 euro bitartean ordaindu beharko dira sarrerak, eta leihatilan nahiz Internet bidez erosi daitezke. Gainera, Internetez erosiz gero, deskontuak izango dira sarreretan.

Gaur 19:00etan izango da lehenengo saioa, eta bihar 17:00etan eta 19:30ean ikusi ahal izango da ikuskizuna. Igandean, berriz, 12:00etan izango da aurreneko saioa eta 18:00etan bigarrena. Astelehena izango da Zirko Italiarraren ikuskizuna ikusteko azken parada, eta 18:00etan hasiko da emanaldia.

Eguraldiaren asteburuko iragarpena dela-eta, tokiz aldatu dute zirkoko karpa eta epaitegi aurrean jarri dute.