Bukatu dira Matxinbentako festak

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 13:20

Atzo, igandea, bukatu ziren Matxinbentako Santa Ageda festak. Goiz partean, umeentzako jolasak, pilota partidak eta artisau azoka izan ziren eta arratsaldean, berriz, herri kirolak, eta jende ugari bertaratu zen. Zapatuan umeentzako puzgarriak eta txakur erakustaldia izan ziren, besteak beste. Aurten festa luzean izan dituzte Matxinbentan. Izan ere, asteazkenean santaeskearen ostean hasi eta atzora arte festa giroa izan dute nagusi auzoan.