Zubi-lanaren ederra

Uztarria.eus 2014ko ots. 10a, 19:51

'Hebentik... zubiak' ekimenak askotarako eman du. Azpeitiaren eta Zuberoaren arteko elkartrukeak hango zein hemengo lagun asko mugitu ditu, baita batzuk zein besteak pozik eta gehiagoren desioan utzi ere. Zubi-lanean gustura ibili dira azpeitiarrak eta zuberotarrak. Horren erakusle da igandeko ekitaldien irudi bilduma hau. (SANAGUSTIN KULTURGUNEA)