Zapatuan izango dira kaldereroak

Uztarria.eus 2014ko ots. 12a, 13:18
Iazko Kaldereroen festako irudi bat.

19:00etan abiatuko da kaldereroen konpartsa, Arana kaletik. "Herritarrak, eragileak, elkarteak edota taldeak" egun horretan konpartsan parte hartzera deitu ditu Udaleko Festa Batzordeak. Gero, Heavy Gaua izango da Sanagustin kulturgunean, eta igandean Karnabaletako abestien kontzertua eskainiko dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak, argazki elkarteko kideen irudien proiekzioarekin lagunduta.

Urteroko legez, karnabalak iritsi aurretik etorriko dira kaldereroak herrira, eta aurtengo kaldereroen festa zapatuan izango da. "Herritarrak, eragileak, elkarteak edota taldeak" egun horretan konpartsan parte hartzera deitu ditu Udaleko Festa Batzordeak. Kaldereroek 19:00etan irtengo dute Arana kaletik eta kalejira egingo dute kalez kale, plazan bukatzeko. Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abestuko dituzte, Udal Musika Bandak lagunduta. "Elkarlanari esker Azpeitiko festak gero eta hobeak egiteko aukera dago", esan du Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak.

Igandean, berriz, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak Karnabaletako abestien emanaldia eskainiko dute, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen argazkien proiekzioarekin lagunduta. 13:00etan izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Behin kaldereroen festa bukatuta, Karnabalen zain egotea besterik ez da geldituko. Izan ere, martxoaren 2an, igandea, izango da Elegante Eguna, eta astelehenean eta asteartean ere festa giroa izango da nagusi herrian.

Hemen Kaldereroen asteburuko egitaraua:

Otsailak 22, larunbata:

19:00etan, kaldereroen konpartsa, Arana kaletik irtenda. Azpeitiko Musika Bandak hartuko du parte. 

Otsailak 23, igandea:

13:00etan, Azpeitiko Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua, Azpeitiko Argazki Elkartekoen inauterietako argazkiz lagunduta. Sanagustin kulturgunean izango da.