Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren inguruko batzar orokorra izango da zapatuan

Uztarria.eus 2014ko ots. 19a, 11:37
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartari ekarpenak egiteko antolatutako arlokako bilerak bukatu dira. Atzo izan zen azken bilera, eta orotara 60 lagunetik gora izan dira arlokako bilkuretan parte hartu dutenak. Azpeitian Bizi eta Lan taldekoek azaldu dutenez, "dozenaka ekarpen bildu ditugu zazpi arloren inguruan (antolatu genituen sei arlotako bilerez gain, jubilatuek ere euren ekarpena egin baitute dagozkien eskubideen alorrean)".
 
Arlokako bilerak bukatuta, zapatuan, hilak 22, batzar orokorra egingo da 10:00etan hasita, Betherrametako aretoan. Bertan kartaren nondik norakoez, prozesuan izan diren ekarpenez eta aurrera begirako plangintzez (hainbat arlotako lanketak) jardungo dute. Horrez gain, ekarpen gehiago egiteko aukera ere izango da batzarrean.