Urrestillako plaza oinezkotzeko lanak, martxan

Uztarria.eus 2014ko ots. 20a, 13:17

2013ko Denon Artean prozesu parte-hartzailean adostu eta urtean zehar Urrestillako Herri Batzordearekin gaia landu ondoren, Urrestillako bizilagunek ontzat eman dute plaza oinezkotzeko proiektua, 2014ko Denon Artean prozesuaren baitan. Azpeitiko Udalak dagoeneko abian jarri ditu plaza egokitzeko lanak (argazkian), eta plaza oinezkotzeaz gain, haur parke zaharra kendu eta oinezkotutako plaza berrian ezarriko da. Udal ordezkariek aurreikusi dutenez, maiatzean bukatuko dituzte lanak, eta 200.000 euro inguruko aurrekontua izango dute.