Kaldereroak iruditan

Uztarria.eus 2014ko ots. 24a, 11:15

Udala Festa Batzordeak esan duenez, "oso ondo" joan zen kaldereroen festa, eta "giro bero eta polita" sortu zen herrian. Hori dela-eta, kaldereroen konpartsan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie. Hala nola, Musika Eskolari, Udal Musika Bandari eta norbanako guztiei. Horrenbestez, datozen egunetan hasiko diren inauterietan parte hartzeko deia luzatu dio festa batzordeak herritarrei. Hemen kaldereroen kalejirako argazki bilduma.