Garmendipen jokatuko du emakumeen euskal selekzioak, maiatzaren 10ean

Uztarria.eus 2014ko ots. 26a, 20:01

Irlanda izango da euskal futbolarien aurkaria. 2007an jokatu zuen azken aldiz euskal selekzioak, Argentinaren kontra. Zazpi urteren buruan, lagunartekoa jokatuko dute berriro, eta neurketa Azpeitian egingo da.

Urteetan partidarik jokatu gabe egon ondoren, futboleko emakumeen euskal selekzioak nazioarte mailako lagunartekoa jokatuko du 2014an, eta Garmendipeko zelaia izango da itzulera horren lekuko. Datorren maiatzaren 10ean, Irlandako selekzioarekin neurtuko dituzte indarrak euskal futbolariek, Azpeitian.

2007an jokatu zuen azken aldiz emakumeen euskal selekzioak. Orduan Argentinako selekzioa izan zuen arerio eta neurketa Buenos Airesen jokatu zuten.