Sokamuturraren inguruan Udalaren oharrak

Uztarria.eus 2014ko ots. 28a, 19:59

Karnabaletan sokamuturra ibiliko den kaleetan kotxerik ez uzteko eta denda eta tabernak babesteko neurriak hartzeko eskatu du Festa Batzordeak. Sokamuturrean legez 16 urtetik beherakoek ezin dutela ibili ere gogoratu dute.

Udaleko Festa Batzordeak datozen egunetako sokamuturrari eta suzko zezenari buruzko oharrak plazaratu ditu aurten ere.

Karnabal igandez (martxoak 2) 12:00etatik 12:30era eta 16:30etik aurrera; astelehenean (martxoak 3) 16:30etik aurrera; eta asteartean (martxoak 4) 07:00etan eta 16:30etik aurrera ibiliko da sokamuturra kaleetan. Astearte iluntzean berriz, 20:00etan, suzko zezena aterako da, festak agurtzeko.

Ekitaldi horien ibilbideak honako kale eta plazak hartuko ditu: Perez Arregi plaza, Erdikale, Plaza Nagusia, Goikokale, Olazko Andre Mariaren plaza, Buztinzuriko Errebala, Artzubia Etorbidea, San Martin Estrata, Done Jakue kalea, eliz ataria, Elizkale, Plaza Txikia eta Enparan kalea.

Horrenbestez, Udalak karnabaletan sokamuturra ibiliko den kaleetan kotxerik ez uzteko eta denda eta tabernak babesteko neurriak hartzeko eskatu du, eskaerak kontuan ez hartzearen ondorioz gerta litezkeen kalteez Udalak bere gain erantzukizunik ez duela hartuko ohartaraziz.

Era berean, sokamuturrean legez 16 urtetik beherakoek ezin dutela ibili ere gogoratu dute.