Jabier Altuna Gipuzkoako batzarkide izendatu du EAJk

Uztarria.eus 2014ko mar. 5a, 12:13
Javier Altuna 'Kanpaxa' Gipuzkoako batzarkide izango da EAJk hala izendatuta.

Aintzane Oiarbide bergararra ordezkatuko du azpeitiarrak. Altunak Batzar Nagusietako Euskara nahiz Kultura, Gazteria eta Kirol batzordeetan hartuko du parte. Azpeitiko udalean zinegotzi izana da bi legealditan

Jabier Altuna Kanpaxa azpeitiarra EAJko Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izendatu dute, alderdi bereko Aintzane Oiarbide bergararraren ordez. Batzar Nagusietako Euskara nahiz Kultura, Gazteria eta Kirol batzordeetan hartuko du parte azpeitiarrak.

Altuna Geografia eta Historian lizentziatua eta filologia eta ingeles gramatikan espezializatua da. Egun Donostiako ikastetxe bateko irakaslea da. Azpeitiko udalean zinegotzi izana da bi legealditan, 2003tik 2011ra bitartean.