Baigera I eta Baigera II jatetxeen kudeaketa lehiaketak jarri ditu martxan Udalak

Uztarria.eus 2014ko mar. 6a, 12:21

Proiektuak Udalako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira hilaren 15eko 12:30ak baino lehen. 

Enparan kaleko Baigera I eta Sanjuandegi auzoko Baigera II tabernen eta jatetxeen kudeaketari jarraipena emateko helburuz, zerbitzu-kudeaketa kontratazio deialdia egin du Azpeitiko Udalak. Proiektuak Udalako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira hilaren 15eko 12:30ak baino lehen. Kontratua bi urte eta sei urte bitartekoa izango da, eta hasieran sei hilabeteko proba-epea izango dute lehiaketaren irabazleek.