Martxoaren 8a, 12 hilabeteetako egun guztietan

Uztarria.eus 2014ko mar. 7a, 20:25

Azpeitiko ikasle talde batek Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainean egindako bideoa da hau. Udaleko Parekidetasun sailaren Harremonak programaren barruan Iraurgi Ikastetxean egiten dituzten saioetan parte hartzen ari diren ikasleak dira. Beren kabuz pentsatu eta egin dute bideoa, hainbat herritarren parte-hartzearekin.

Hau da gazteok sortu eta herritar guzti horien artean osatzen duten testua:

"Gure herrian sentitzekotan, errespetuz, gizatasunez, umiltasunez, neurtuz joka dezagun harremanak izateko.

Gure herrian lasai sentitzekotan, hautsi kateak, eraiki zubiak, bildu indarrak eta desegin tabuak harreman onak izateko.

Gure herrian sentitzekotan, zu eta ni, ni eta zu, maila berean gaudela sinetsi dezagun. Ez 3. hilabeteko 8. egunean bakarrik, 12 hilabeteetako egun guztietan, sinetsi dezagun, gure herrian sentitzekotan".