Elorriagatik Zumaiara mendi irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2014ko mar. 10a, 17:06
 
Martxoaren 22an izango da mendi irteera, eta izena eman daiteke gaurtik asteazkenera bitartean.
 

Elorriagatik Zumaiara mendi irteera antolatu du Baigera erretiratuen elkarteak, hilaren 22rako. Izen ematea zabalik dago gaur, astelehena, hasi eta asteazkenera bitartean. Ibilaldiko parte hartzaileen kopurua mugatua da (autobuseko eserlekuen araberakoa). Izena ematen dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute. Autobusa plaza atzetik aterako da 09:00etan.