Foru Aldundiko udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko mar. 11a, 11:18

7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek martxoaren 20a bitartean eman ahal izango dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udako oporraldirako udalekuak antolatu ditu beste behin, eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek dagoeneko eman dezakete izena. 

Izena emateko azken eguna hilaren 20an bukatuko da, eta hiru aukera jarri dituzte inskribatzeko: Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora (Plaza Txikia) zuzendu behar du. 

14 eta 17 urte bitartekoek apirilaren 4tik 11ra izango dute izena emateko aukera.