Ostegunean bukatuko da XXXV. Sokamuturra argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2014ko mar. 11a, 16:36

Sari banaketa martxoaren 22an ospatuko dute 13:00etan, Betharrametako erakus aretoan.

Karnabaletako sokamuturrean egindako argazkiak XXXV. Sokamuturra argazki lehiaketara aurkezteko epea ostegunean 22:00etan, amaituko da. Argazkiak pakete edo sobre itxian aurkeztu beharko dira Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi plazatxoko lehenengo zenbakian).

Martxoaren 22an, larunbatean, egingo dute sari banaketa 13:00etan, Betharrametako erakus aretoan, aurkeztutako lanen erakusketa zabaltzearekin batera. Epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak aukeratutakoa izango da, eta sei sari banatuko dituzte: ohiko bostez gain, Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia emango diote Inauterietako Jai Giroari buruzko txuri-beltzeko lanik onenari. Erakusketan bozkatzen dutenek ere sari herrikoi bat eskuratzeko aukera izango dute: erakusketako hamar argazkiren 20x30eko anpliazioak eskuratuko ahal izango dituzte, hain zuzen.