Jarraitu Jesus Egiguren 'Aho bizarrik gabe' Twitterrez eta streaming bidez

Uztarria.eus 2014ko mar. 11a, 19:30
Jesus Egiguren, PSE-EEko presidentea.

Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariarekin solasean ariko da PSE-EEko presidentea gaur, asteartea, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Egiguren traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. www.sanagustinkulturgunea.com-en, berriz, saioa zuzenean emango dute, streaming bidez.

Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea (Aizarna, 1954) Azpeitian izango da gaur, martxoak 11, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloaren gonbidatu gisa. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariarekin solasean ariko da Egiguren.

Sanagustinera joaterik ez dutenek ere solasaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Internetez. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Egiguren traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. www.sanagustinkulturgunea.com-en, berriz, saioa zuzenean emango dute, streaming bidez.