Goizane Arana: "Euskarari dagokionez, Azpeitian kezka handiena etorkinekin nabaritzen da"

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 12a, 10:44
Goizane Arana, Uemako teknikaria.

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko teknikaria da Goizane Arana (Arrasate, 1977). Azpeitian Arnasguneen Tailerra eskaintzen ari da. Aurreko astean egin zuten lehen saioa. Bertan, besteak beste, herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten mugak identifikatu zituzten. Bigarren saioa bihar izango da 18:30ean, Baigeran. 

Euskararen normalizazio prozesurako giltzarri diren elementuak aurkeztuko dituzte, baita herri mailan eragiteko aintzat hartzeko esparruak definitu ere. Horrez gain, lehen saioan identifikatu ziren hutsuneak gainditzeko parte-hartzaileen arteko lan bateratua bideratzen hastea da asmoa.

Zeintzuk dira Azpeitian euskarak arnas hartzeko dituen aukerak?

Esan daiteke Azpeitia osoa dela arnasgune bat, nahiz eta hutsune batzuk egon badauden. Erabilera %87koa da, eta esan genezake Azpeitian euskaraz eroso bizi daitekeela.

Zeintzuk dira, bada, hutsune horiek?

Lehenengo saioan identifikatu ziren hutsune horietako batzuk. Osasun etxean, Inem-Lanbiden, banketxeren batean eta administrazioan ikusten ziren hutsune batzuk, esaterako. Baina kezka handiena etorkinekin nabaritzen da, ikusten baita ghetto bihurtzeko arriskua dagoela, erdaraz hitz egiten duten herritarrak ghettoetan biltzekoa, alegia. Horiekin lanketa handia egin behar dela ikusten dugu, badagoelako haiek aparte gelditzen joateko joera bat. Gazteengan ere nabari da gaztelaniara jotzeko joera bat, Azpeitian oso nabarmena ez den arren. Baina joera hor dago, eta arreta jarri behar zaio.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko egin klik hemen.