Erregistro Zibilaren pribatizazioaren kontra

Uztarria.eus 2014ko mar. 13a, 11:52

Euskadiko Justizia Administrazioko sindikatuen plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute Azpeitiko epaitegiko langileek gaur, osteguna, goizean. "Erregistro Zibila Jabetza-Erregistroei emateko erabakia hartuta dagoela" salatu dute. "Erabaki horren kontrako jarrera azaldu nahi dugu, eta gure administrazioko lanpostu ugari desagertzeaz gain, herritarrentzako beste karga bat ekarriko duela jakinarazi. Orain arte publikoa eta doakoa izan den zerbitzua ordaindu beharko dute herritarrek, bizitzan Erregistro Zibilaren erabilera ezingo dutelako saihestu", azaldu dute langileen ELA eta LABeko ordezkariek. Joan den ekainean ere salatu zuten justizia administrazioko langileek zerbitzuaren pribatizazio arriskua. (Aurki ikusgai izango da elkarretaratzearen bideoa)