Joaquin Ruizek irabazi du V. Gau Txori argazki rallya

Uztarria.eus 2014ko mar. 14a, 16:40

Azpeitiko Argazki Elkarteak asteartean jakinarazi zituen otsailaren 22an egindako V. Gau Txori argazki rallyaren sailkapena. Irabazlea Soraluzeko Joaquin Ruiz izan da, argazki bilduma onena egiteagatik. Berarentzat izango dira, beraz, 150 euro eta garaikurra. Bigarren saria (100 euro eta garaikurra) Iñaki Etxenagusia azpeitiarrak jasoko du; eta hirugarrena -(75 euro eta garaikurra) Soraluzeko Carlos Cos izan da (iaz bigarren saria jaso zuen). Lehen azpeitiarrari dagokion garaikurra, berriz, sailkapen orokorrean bosgarren izan den Oscar Baile iazko Gau Txori argazki rallyko irabazleak jasoko du.

Gorka Arregik eta Valen Garciak (Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak) zein Fernando Retolazak (Eibarko kirol elkartekoa) osatu dute epaimahaia, eta zapatu goizean ikusi eta puntuatu zituzten rallyan parte hartu zuten 43 argazkilarien lanak.

Sari banaketa eta lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa martxoaren 22an izango dira, 19:00etatik aurrera, Baigeran.