'Agosto' eta 'Futbolin' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2014ko mar. 14a, 11:19

Bi film eskainiko dituzte bihartik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Agosto filma ikusi ahal izango da bihar, 19:30ean eta 22:00etan. Etzi, 19:30ean emango dute eta astelehenean, berriz, 19:00etan eta 21:30ean. Igandean, berriz, Futbolin filma ikusteko aukera izango da, 16:30ean hasita.

Agosto filma 16 urtetik gorako ikusleentzako da, eta Futbolin adin guztietako ikusleentzat.