Anardi industrialdea txukundu du Udalak

Uztarria.eus 2014ko mar. 14a, 18:00

Anardi industrialdeko goiko gune berrira doan errepidearen egokitze eta argiztatze lanak egin ditu Udalak. Landeta Burdinlanak enpresak gune berri bat muntatu zuen industrialdean, eta hori dela eta, Udalak enpresaren aprobetxamenduaren truke diru kopuru jakin baten %10 jaso behar zuen. Udalak, lanak hasi aurretik, enpresarekin negoziatu zuen eta %10 hori jaso ordez, gunearen egokitze lanetara bideratzea erdietsi zuten. Lanen aurrekontua 90.000 eurokoa izan da; 58.800 euro Udalak enpresa berriaren aprobetxamenduaren truke jaso behar zuen zenbatekoa da, eta gainontzeko 32.000 euroak 2014ko aurrekontuetatik bideratu ditu Udalak.