Loiolako duatloia argazkitan

Uztarria.eus 2014ko mar. 17a, 12:19

Zapatuan XIII. San Jose mendi duatloia izan zen Loiolan. Eneko Gurrutxaga amasarra izan zen azkarrena (0:36:53). Bigarren Joseba Albizu azpeitiarra (0:37:27) helmugaratu zen, eta Ander Zubizarreta azkoitiarra (0:38:23) izan zen hirugarrena. Orotara 39 kirolarik hartu zuten parte, bizikletan eta lasterka osatu beharreko lehian. Emakumeetan, berriz, lehena Mallabiako Izaskun Zubikarai izan zen.

Duatloiko sailkapena hurrengo loturan: http://www.loiolakojaiak.com/index.php?option=com_content&view=article&id=94:xiii-san-jose-mendi-biathloiko-sailkapena&catid=1:latest-news

Hemen, Loiolako biatloiko argazki bilduma.