Zea Mays eta Ezineanen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mar. 17a, 13:00

Zea Mays eta Ezinean taldeek zapatuan, martxoak 15, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Ezineanen disko berriak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Martxoaren 20an, osteguna, 11:00etan egingo du zozketa Uztarriak, eta ordurako bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarreak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez hamar euro balio du sarrerak, eta egunean bertan 12 euro.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.