Ikasberri Ikastolako ikasleak Uztarria eta Hitzaren egoitzan izan dira

Uztarria.eus 2014ko mar. 17a, 13:43

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek Uztarria eta Urola Kostako Hitza bisitatu dituzte gaur, astelehena, goizean. Batxilergoko informatika ikasgaian dabiltzan hainbat ikasle izan da bisitan, irakaslearekin batera, eta Uztarria Komunikazio Taldearen nondik norakoez, aldizkariaz zein webguneaz, eta Urola Kostako Hitza-ren gaineko xehetasunez azalpenak jaso dituzte.