Aldizkariaren aurrerapena: Iñaki Errazkin

Uztarria.eus 2014ko mar. 17a, 18:36

Datorren hilaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren apirileko zenbakia. Bertan, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. Azpeitiko zein Gipuzkoako hondakinen eta zabortegien inguruko hainbat kontu irakurri ahal izango dira elkarrizketan. Hemen aurrerapen bideoa.