Zea Mays eta Ezineanen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mar. 20a, 12:06

Ezinean taldearen disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Irune Bildosolak eta Mari Jose Arakistainek sarrera bana eskuratu dute.

Zea Mays eta Ezinean taldeek zapatuan, martxoak 15, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Irune Bildosolak eta Mari Jose Arakistainek sarrera bana eskuratu dute. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Ezinean taldearen disko berriaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Berriz da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Kontzerturako sarreak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean. Aurrez hamar euro balio du sarrerak, eta egunean bertan 12 euro.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.