Gure Esku Dago dinamikako kideak elkarrizketa digitalean izango dira gaur

Uztarria.eus 2014ko mar. 20a, 17:00
Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikako bi kide izango dira elkarrizketa digitalean.

Josu Albero eta Ekaitz Martinez elkarrizketa on line-an izango dira Uztarriaren egoitzan, 18:00etan hasita. Bidali ordurako zure galderak hona.

Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikako kide Josu Albero eta Ekaitz Martinez Uztarriaren egoitzan izango dira gaur, osteguna, elkarrizketa digitalean, 18:00etatik aurrera.

Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak 'Eskutik eskura' erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna antolatu du datorren ostiralerako (hilak 29). Hainbat ekimen izango da egun osoan zehar herrian. Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza-kate erraldoiari bultzada emateko asmoz antolatu dute eguna. Alberok eta Martinezek Gure Esku Dago dinamikaren nondik norakoez-eta hitz egingo dute elkarrizketa on line-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.

Uztarriak Azpeitiko Gure Esku Dagoren inguruko erreportajea kaleratu zuen urtarrileko zenbakian.