Justiziarik ez gure herritarrentzat

Leire Etxaniz eta Leire Goenaga (Azpeitiko EH Bilduren izenean) 2014ko mar. 21a, 10:58
Leire Goenaga eta Leire Etxaniz, Azpeitiko EH Bilduko kideak.

Edozein herritar kaleratua izatea notizia txarra da. Inor ezin da poztu lanpostu baten galeraren aurrean, eta langabezia sufritzen ari direnekiko elkartasuna adieraztea da gutxieneko jarrera. Azpeitian eta Euskal Herrian urte luzez kaleratze ugari izaten ari dira, eta egoera larriak sortu dira hainbat herritarrentzat. Horren erakusle dira pobreziaren inguruan atera diren azken datuak, guztientzat elkartasuna.

EH Bildurentzat beste hainbat gai gutxietsi gabe, langabeziaren aurkako borroka da lehentasunekoa. Elkartasuna adierazteaz gain, ditugun erakundeetatik buru belarriari gara lanean herritarrek lanpostu duinak eta lan baldintza hoberenak izan ditzaten. Gaur egun dugun krisiak aspaldiko buztinezko oinarrietan du hasiera, ez genuke inoiz ahaztu behar. Bestela krisiaren irtenbidea soilik batzuentzat izango da, hain justu krisia sortu zutenentzat. Presente izan dezagun zerk eta zeinek sortu zuten krisia bestela ezingo dugu krisiaren irteera oinarri berrien gainean eraiki.

Lan Erreformak bultzatu ditu Madrilgo Gobernuak, etengabe langileen lan-baldintzak gutxituz eta kaleratzeak erraztuz. Gure lan harremanak erabakitzeko esparrua neurri handian galdu dugu eta zuzenean nabaritzen ari gara.

Erreforma berriek sorturiko testuinguruan, espekulazio hutsa bilatzen duten enpresariek, proiektu industrialik gabekoak, herritarrak "merkantzia" hutsa gisa erabiltzeko erraztasun guztiak dituzte. Eta Espainiako Justiziak, epaitegi eta auzitegiak, ez daude herritarrentzako justizia egiteko. Ezaguna den Auzitegi Nazionalaren lan arloan ere ez dago Justiziarik gure herritarrentzat. Ez da gure herriarentzat ere.

Elkartasuna kaleratu guztiei, eta bereziki momentu hauetan Grumaleko langileei eta Corrugadoseko epaiak eragiten dietenei.