Gau Txori argazki rallyko sariak, banatuta

Uztarria.eus 2014ko mar. 24a, 11:52

Zapatuan, Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketaz gain, V. Gau-Txori argazki rallyko sariak banatu zituzten Argazki Elkartekoek. Ohitura den bezela, sari banaketaren aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa egin zen. Ondoren banatu zituzten sariak. 

Irabazlea Soraluzeko Joaquin Ruiz izan da, argazki bilduma onena egiteagatik. Bigarren saria Iñaki Etxenagusia azpeitiarrak jaso zuen; eta hirugarrena Soraluzeko Carlos Cos izan da. Lehen azpeitiarrari dagokion garaikurra, berriz, sailkapen orokorrean bosgarren izan den Oscar Baile iazko Gau Txori argazki rallyko irabazleak jaso zuen.

Argazki gehiago hemen.