San Jose trikiti jaialdiaren laburpen bideoa

Uztarria.eus 2014ko mar. 24a, 21:20

San Jose trikiti jaialdia ospatu zuten atzo, igandea, Soreasu antzokian. Jende ugari joan zen jaialdia ikustera, eta oholtza gainean ere adin guztietako soinujole eta panderojole ugari bildu ziren. Protagonista nagusia Tomas Zubizarreta 'Zendoia' izan zen; izan ere, oholtzara igo eta pieza parea jotzeaz gain, omendua bera izan zen atzokoan. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkari batek jarri zion txapela. Amaieran, gainera, jaialdian parte harte zuten guztiek azken pieza bat eskaini zuten.