Extremadurara bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2014ko mar. 25a, 11:36

Maiatzaren 5etik 9ra egingo dute irteera, eta informazioa nahi duenak Baigerako telefono zenbakira deitu edo elkarteko bulegora joan behar du.

Baigera Erretiratuen Elkarteak Extremadurara bidaia antolatu du maiatzerako. Hilaren 5etik 9ra egingo dute irteera, eta dagoeneko eman daiteke ibilaldirako izena. Informazio gehiago Baigerako telefonora (943 81 51 71) deituta edo Baigerako bulegoetara, astegunetan, 10:30ak eta 12:30ak bitartean bertaratuta eskuratu daiteke.