Baigerako tabernen lehiaketa epea luzatu du Udalak

Uztarria.eus 2014ko mar. 26a, 11:12

Apirilaren 4ra arte egongo da zabalik kudeaketa lehiaketan parte hartzeko epea. Baigera I eta Baigera II-ko taberna eta jatetxea kudeatzeko lehiaketa izango da.

Udalak jakinarazi duenez, Baigera I eta Baigera II-ko taberna eta jatetxea kudeatzeko lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik. Proiektuak Udalako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, eta informazioa eta agiriak ere udaletxean eskuratu daitezke.