Martxan da 'Azpeitibili' ekimena

Uztarria.eus 2014ko mar. 27a, 13:41

Gaur, osteguna, abiatu dute hamar herritarrek, Maider Aizpuru gidari zutela, Azpeitibili proiektuaren baitako Osasun Ibilbideak ekimena. Gaurtik aurrera, astelehenetan eta ostegunetan egingo dituzte ibilbideak. 10:00etan elkartuko dira oinez ibili nahi dutenak eta monitoreak udaletxeko arkupetan, eta 11:30era bitartean egingo dute paseoa. Eguraldi txarra eginez gero, estalitako instalazioetan egingo dute txangoa.