Azpeitiko ikasleek ere LOMCEren kontrako manifestazioa egin dute

Uztarria.eus 2014ko mar. 27a, 15:52

Greba eguna da gaur, osteguna, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eta unibertsitateetan. Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek ere bat egin dute Ikasle Abertzaleaken (IA) deialdiarekin, eta manifestazioa egin dute goizean (argazkian). LOMCE legearen kontra eta hezkuntza nazioanalaren aldeko protesta egin dute ehundik gora ikaslek, Hezkuntza herritik herriarentzat! LOMCEri ez! lelopean.