Ziklomotorren azterketa teknikorako txanda eskatu daiteke jada

Uztarria.eus 2014ko mar. 31a, 12:08

Maiatzaren 8an eta 9an izango dira azterketak (IAT), Urola kaleko udal biltegian.

Ziklomotorra duten azpeitiarrek beren ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) Azpeitian bertan egiteko aukera izango dute aurten ere. Maiatzaren 8an eta 9an izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara Urola kalean dagoen udal biltegian. Txanda hartzeko aukera dago dagoeneko, eta 943 76 97 53 telefonora deitu behar da horretarako. 

Udaltzaingoak gogorarazi du lehen matrikulaziotik hiru urte betetako ziklomotorrek derrigorrez pasa behar dutela azterketa teknikoa. Azterketa teknikoa egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala (ez kopia), zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua eta jabearen NAN. Ordaindu beharrekoa, berriz, 26,97 euro da.