Ordunteko mendikatera ibilaldia antolatu du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2014ko mar. 31a, 17:39

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du helduentzako egun guztiko ibilaldia. Agueratik Balmasedara, 25 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a, osteguna, izango da.

Helduentzako egun guztiko ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbatean izango da, apirilaren 5ean. 07:00etarako abiatuko da autobusa plazatik Aguerara. Han emango diote hasiera ibilaldiari eta Balmasedan bukatuko dute, Ordunteko mendikatetik igarota. 25 kilometro egingo dituzte oinez, guztira.

Lagun Onakeko bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dituzte; eta ez direnek, 6 euro. Ikasleentzako eta langabetuentzako prezioa murriztua izango da: 3 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a, osteguna, izango da. Izena eman daiteke Mendizaletako tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edota lagunonak@euskaltel.net helbidera idatzita.