Gure Esku Dago dinamikak antolatutako 'Eskutik eskura' ekitaldiaren laburpen bideoa

Uztarria.eus 2014ko mar. 31a, 23:41

Eskutik eskura ekitaldia izan zen zapatuan, martxoak 29, Soreasu antzokian. Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatu zuen, eta leporaino bete zuten antzokia ehundaka herritarrek. Dantza saioak, bertsoak, poesia... Askotako ikuskizunak eskaini zituzten herriko hainbat kultur taldek eta norbanakok. Ordubete pasatxo iraun zuen ekitaldiak.