Saninazioetako zezenketetako toreatzaile eta ganadutegiak jakinarazi dituzte

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 12:12

Uztailaren 27an, igandea, izango da desenkajonamentua, zezen plazan, eta hilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira zezenketak.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketetan izango diren toreatzaile eta ganadutegien berri eman du. Azken urteetako moduan, desenkajonamentua eta hiru zezenketa izango dira festetan. Uztailaren 27an, igandea, izango da desenkajonamentua, zezen plazan. Eta, azken urteetan feria uztailaren 30ean hasi izan bada ere, aurten uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an izango dira zezenketak. 

Uztailaren 31n, osteguna, Encabo, Victor Puerto eta Sanchez Mora toreatzaileak eta Valdellan ganadutegiko zezenak izango dira. Abuztuaren 1ean, Saninazio Egunean, Cuadri ganadutegiko zezenen txanda izango da, eta Castaño, Paulita eta Sergio Serrano toreatzaileak izango dira. Abuztuaren 2an, zapatua, berriz, Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin arituko dira David Mora, Juan del Alamo eta Fortes.