Herbeheretako eta Urola Ikastolako ikasleak, elkartrukean

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 11:37

Limburgish and Basque in Bad Times: We Need, We Offer Comenius proiektuaren baitan, Urola Ikastolako ikasleek Herbeheretako Landgraaf hiriko Charlemgne collegeko ikasleekin elkartrukea egin dute. Azpeitiarrek han hamar egun pasatu ostean, Herbeheretako ikasleak izan ziren Azpeitian eta Udala ezagutzeko aukera izan zuten. Udalak jakinarazi duenez, Aritz Epelde zinegotziarekin izan ziren bertako eta atzerriko ikasleak eta Udaleko egunerokotasunaren berri jakin zuten.