Topaketa mediko-gastronomikoak egin zituzten atzo, Koloneko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunean

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 14:21

Atzo, astelehena, Koloneko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen, eta topaketa mediko-gastronomikoak egin zituzten Baigeran, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta. 25 bat lagun elkartu ziren bertan, eta janaria prestatzeko orduan eduki beharreko pauta osasuntsuak eta eguneko dietak izan zituzten hizpide. Argazkian, topaketetako une bat.