Libre mozioa

Uztarria.eus 2014ko api. 4a, 12:41

Hemen Libre mozioa osorik:

Madrilgo Audientzia Nazionalean 2014.ko martxoaren 12an amaitu berri da 35/02 prozedura judiziala. Prozedura 'herriko-tabernak' gisa ezagunagoa da eta 2002.urteko Batasuna alderdi politikoaren ilegalizazioan du oinarria. 11 urte pasatu dira ordutik, eta 36 lagun epaitu dira. Epaiketa honetan Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartearen itxiera eskatzen da.
 
Bestalde,  2014ko urtarrilean 31ean Madrilgo Audientzia Nazionalean 36/11 prozedura Segi gazte erakundeko kide izateagatik 40 gazteren aurkako epaiketa amaitu zen. Prozedura hau ere epaiaren zain  aurkitzen da. Epaiketa honetan Olatz Izagirre azpeitiarrari 6 urteko espetxe zigorra eskatzen diote.
 
Guztira 76 lagun dira epaituak eta ahozko ikustaldia amaitu ostean, salaketaren oinarririk eza eta frogarik eza azpimarratu behar dira.
Azpeitiko Udalak prozesu hauen aurrean ondoko adierazpena onartzen du:
 
1.- Epaiketa hauek ez ziren inoiz abian jarri behar. Ez baitute oinarri juridikorik. Era berean gure herrian abian den bake eta normalizazio politiko prozesuan kalte besterik ez dute egiten. Aniztasun politikoa, oinarrizko giza eskubidearen aurkako prozesuak dira.
 
2.- Epaiketaren oinarria 'dena da ETA' tesia da. Baina auzipetuak babestu nahi ditugu beren lana eremu politiko, sozial eta kulturalean garatu dutelako. Prozeduraren iturburua ez dira arrazoi juridikoak, beraz, arrazoi politikoek bultzatutako prozedura hau ixtea eskatzen dugu. 
 
3.- Prozesu judizialak gure herrian bizi ditugun garaietan salbuespenak aplikatzearen balio eza adierazten dugu. Prozesu horiek ez dute normaltasun eta bizikidetza soluzioak bideratzen lagunduko, guztiontzako bake iraunkor eta bidezkoa finkatzea bilatzen duen gizartean.
 
4.-  Epaituei babesa adierazi nahi diegu, bereziki Olatz Izagirre azpeitiarrari. Denen absoluzioa eskatzen dugu eta epaiak artxibatzea. Orkatz Kultur elkartearen jarduerei oztoporik ez jartzea ere eskatzen dugu. Eta Udalak bat egiten du termino hauetan Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur Elkarteari babesa adierazteko ekimenekin.
 
Azkenik, Azpeitiko Udalak bere gain hartuko ditu Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur Elkartea epaitzean izan diren gastuak, 2.735 euro guztira.