Datuak zenbakitan

Uztarria.eus 2014ko api. 4a, 14:11
33.626 dokumentu dituzte liburutegian. Horietatik 14.219 (%42,29) euskarazkoak dira; 16.253 (%48,33) gaztelerazkoak eta 3.154 (%9,38) beste hizkuntzetan daude. 
 
4.980 bazkide ditu.
 
47.179 erabiltzaile izan zituen liburutegiak, 2013an. 
 
 
38.609 mailegu egin ziren, iaz; helduen atalean 20.611; haur eta gazteenean 16.257, erakundeen arloan 362 eta liburutegi arteko maileguak 1.379. 
 
16.871 euskarazko maileguak izan ziren; gaztelerazkoak 20.464, 891 ingelesezkoak eta 383 bestelakoak. 
 
4.329 pertsonak erabili zuten iaz liburutegiko Wifia.
 
25 urte beteko dituzte aurten ipuin-kontaketek. 1989an egin zuten lehen saioa.
 
271 liburutegi daude EAEko liburutegien arteko sarean, eta biblioteken artean maileguak egin daitezke. Eskaintza asko zabaltzen du; abantaila handia da.
 
6 ordenagailu daude: behe solairuko gazteentzako ikasgelan hiru eta lehen solairuko helduenean beste hiru. Ordenagailu finkoez gain, eramangarriak konekatzeko modua ere bada.
 
250 dokumentu inguru erosten dituzte hilero liburutegirako. 
 
25 pertsonako taldeak hartzen dute parte liburutegiko literatur saioetan. Urtean lau bat solasaldi izaten dira.