Liburutegiaren 50. urteurreneko egitaraua

Uztarria.eus 2014ko api. 4a, 14:27

Egitarau oparoa antolatu dute Udal Liburutegiaren 50. urteurrenerako.

Martxoak 28, apirilak 4 eta apirilak 11: Parekipuinak, ipuin ez sexisten kontalaritza tailerra Maite Frankon gidaritzapean.

Apirilak 7: Ipuin kontaketa saioa Miriam Mendozarekin. Udal Liburutegian izango da, 18:00etan hasita.

Apirilak 14: Iñigo Aranbarri idazlearen hitzaldia: Apirila nobela baten zainak (Azkoitia–Azpeitia 1766ko matxinada). 19:30ean izango da Udal Liburutegian.

Apirilak 23: Liburutegia kalera.

Apirilak 30: Literatura eta generoa mahai ingurua. Parte hartzaileak: Laura Mintegi, Tere Irastorza, Aurelia Arkotxa eta Gema Lasarte. Emakume Txokoak eta Udal Liburutegiak antolatuta. Emakumeen Txokoan izango da, 19:30ean hasita.