Azpeitiarrak bigarren

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2014ko api. 7a, 12:29

Zarauzko Ikurrina mus txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Txiki Polit jatetxean, eta Tomas Davila eta Mikel Artetxe zarauztarrek osatutako bikotea izan zen garaile. Lehia estua izan zuten zarauztarrek Jesus Azpiazu eta Mikel Garate azpeitiarren kontra, baina azkenean etxekoak nagusitu ziren. Irabazleek 6.000 euroko diru-saria jaso zuten eta, azpeitiar txapeldunordeek, berriz, 2.000 euro bereganatu zituzten. Partida bukatzean sari banaketa ekitaldia egin zuten antolatzaileek, Zurekin Zarauzko Ostalari Elkarteko kideek. Ekitaldia biribiltzeko lagunarteko afaria eta mus txapelketa azkarra egin zituzten.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.