Javier Vargasen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko api. 7a, 17:00

Sarreren zozketan parte hartzeko Javier Vargas nongoa den adierazi beharko diote bazkideek. Erantzuna osteguneko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostegunean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Munduko gitarra jolerik errekonozituenetako baten bisita izango dugu Azpeitian. Javier Vargasek zuzeneko emanaldia eskainiko du bere talde Vargas Blues Bandekin, apirilaren 11n, ostirala. 23:00etatik aurrera, aukera paregabea izango da Vargasen musika entzuteko, Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarrean. Elgoibarko Bikustik taldeak lagunduko dio.

Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean. Sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Javier Vargas?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 10eko, osteguna, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Dagoeneko salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Sarrera hamalau ordaindu beharko da, eta egunean, berriz, hamazazpi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.