Cambridgeko azterketa egiteko izena emateko epea ostegunean amaituko da

Uztarria.eus 2014ko api. 7a, 17:45

Iraurgi Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da. Deialdia irekia da, eta maila guztietako azterketak egin daitezke bertan.

Ostegunean, apirilak 10, amaituko da Iraurgi Ikastetxean Cambridgeko ingelerazko azterketak egiteko izena emateko epea. Deialdia guztiz irekia da, eta nahi duen edonork eman dezake izena. 

Iraurgi Ikastetxea Cambridgeko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzailea da. Han, maila guztietako ingeleseko azterketak egin daitezke: The Cambridge Business English Certificate (BEC), The Cambridge Starters and Movers exam (YLE), The Cambridge Key English Test (KET), The Cambridge Preliminary English Test (PET), The Cambridge First Certificate in English (FCE), The Cambridge Certificate in Advanced English (CAE) eta The Cambridge Certificate of Proficiency in English (CPE). Azterketa guztiak, maiatzaren 9tik ekainaren 15era bitartean egingo dituzte (maila bakoitzak bere egutegia izango du).

Informazio gehiago jasotzeko bisitatu Iraurgi Ikastetxeko www.iraurgi.com webgunea edo deitu 943-81 02 10 telefono zenbakira.