Gutxitasunen bat duten pertsonentzat oporraldiak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2014ko api. 9a, 11:46

Elkarbide Programak 16 urtetik gorakoentzat antolatu du oporraldia. Hilaren 16rako eman behar dute izena interesatuek.

Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Petronen Federazio Koordinatzaileak, gutxitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldiak prestatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Elkarbidean programaren bitartez gauzatuko dira oporraldi horiek. Programa hau 16 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta eta, besteak beste, Salou, Tenerife edo Benidormera joateko aukera eskaintzen du.

Interesatuek apirilaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Informazio gehiago nahi duenak www.elkartu.org webgunea bisitatu edo udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezake.