Musika eskolako ikasle talde bat, sarituta

Uztarria.eus 2014ko api. 9a, 12:04

Pasaden ostiralean, apirilak 4, Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek, Euskadiko Musikari Gazteen VIII. lehiaketan hartu zuten parte. Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan izan ziren, eta talde instrumental modalitatean bigarren saria irabazi zuten, 12 eta 15 urte bitarteko ikasleen kategorian. Iratz Uranga, Julen Hidalgo, Maria Sorazu, Iker Etxeberria, Alex Carrizo, Joritz Galarraga eta Inazio Araquistain izan ziren saridunak, eta taldearen zuzendari lanak Iraide Ansorenak egin zituen (argazkian). Musika eskolako arduradunek "zorionak" eman dizkiete ikasleei,"egindako lanagatik eta erakutsitako mailagatik".